XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kaira iritsi ginenerako zain aurkitu genuen tripulazioa.

Baina, txalupa atrakatu zen unerako, Bilintxek jauzi egin eta lasterka bizian alde zuen kalean gora, ihesi, arrapalada bizian, marinel talde baten artetik.

Kantoian bira egiterakoan, ordea, patroiordearekin topo egin zuen aurrez-aurre.

Hain izan zen zakarra tupustekoa ezen, mutil gizarajoak bere burua lurrera bota zuen, garrasi eta oihuz zera zioen bitartean:

-Ezin dut..., ez dut nahi..., eta ez naiz inola ere itsasoratuko.

-Tira! Tira! ihardetsi zion besteak Eta, zer dela eta horrelako burutazioak bat-batean?

Eta, belarririk oratuta, kaira itzularazi zuen bultzakada batez txalupara sarraraziz.

-Zer gertatzen da hemen? -esan zuen ozenki osabak, gertatzen zena ikustean.

-Ezer ez! erantzun zion patroiordeak Ziztrin honek piper egin nahi duela.

-Zer dela eta?

-Ur gaziak zorabioa sortzen omen dio eta lana uztera doala erabaki du. Obispotarako ikasketak egiten hastera doala-edo...

Bitartean, mutiko gizarajoa etsipenez beteta, desesperazioak jota, patroiaren oinetan bihurrikatzen zen, lehorrean utz zezatela behin eta berriro erregutuz.